miércoles, 8 de enero de 2014

AZKENEKO HAUSNARKETA

Kaixo!

Gaur azkeneko sarrera idaztea aukeratu dut. Bertan, ikasgaiarekiko irirtzia emango dizuet, zer ikasi dudan, nola sentitu naizen...

Hasteko, esango nuke hasiera batean galduta nengoela, ez nekielako zein zen ikasgai honen helburu nagusia. Hala ere, eta klasean pasatzen ziren ahala erosoago sentitzen nintzan, proiektua egiterakoan gogotsuago nengoen, edota blog hau egiterako orduan interesa piztu egin zitzaidan. Gauza asko ikasi ditudala argi daukat, esaterako proiektuaren arazoari aurre egiten eta irtenbidea topatzen, bloga egiten eta barruko atalak sortzen...

Taldeko giroari buruz, esango nuke oso ona izan dela. Bakoitzan bere lana bete duelako eta laguntza behar izan dugun momentuetan jaso dugu. Klaseko giroari erreparatuz, nahiko giro egokia izan da. Gelakideen arteko harremana ona da eta guztiok laguntzeko prest gaudela argi dago.

Hau guztia esan eta gero, zuei, nire blogzaleei eskerrak eman behar dizkizuet. Zuen arretagatik eta interesagatik.

Eskerrikasko eta agur bero bat!


BEHARREZKOAK DIRA IKTak HAUR HEZKUNTZAN?

Kaixo guztioi!

Gaur, gure klaseko estabaida bati buruz hitz egingo dut. Hau izan da planteatu den galdera: Beharrezkoak dira iktak haur hezkuntzan?

Batzuk honen alde daude, izan ere txikitatik teknologia berriekin murgilduta egotea ondo dagoelako. BEste batzuek aldiz, esaten dute nahiko txikiak direla IKt erabiltzeko, Izan ere sormena asko mugatzen dutelako.

Orain zure iritzia behar dut. Uste duzu beharrezkoak direla? Komenta ezazu!

Agur eta eskerrikasko!



LASAITZEKO MUSIKA

Gabon guztioi!

Atal hau egitea aukeratu dut, izan ere momentu larrietan edota oso estresatuta sentitzen naizenean, mota honetako abestiak entsuten ditut. Eta horregatik eta azterketetan gaudelako uste dut komenigarria dela apur bat lasaitzea!

Espero dut zuen gustukoa izatea!





ZERGATIK HITZ EGINGO DUT TXANGOEI BURUZ?

Kaixo eta egunon guztioi!

Hasiera batean, eta txangoz-txango atalean azaldu nuen bezala, atal hau egitea erabaki nuen intersgari iruditzen zitzaidalako. Izan ere, umeek gero eta txango gutxiago egiten dituzte, bai eskolarekin edota familiarekin.

Gaur egungo umeek gero eta denbora gutxiago pasatzen dute kalean, inguruneaz gozatzen.Horregatik orrialde hau zabaltzea aukeratu dut, konturatzeko nola leku liluragarriak daudela zeinetan umeek asko disfrutatu ahal dute.

lunes, 4 de noviembre de 2013

IKT PRAKTIKETAN ORAINARTE IKASITAKOA

Kaixo berriro ere!

IKTeko 4 klase praktiko eman ditugu jadanik, baina orain arte ezin izan dut ezer idatzi. Hala ere hemen daukazue ikasitako guztia!


  • Lehenengo egunetan libre office programa erabili dugu, ikasle fitxa egiteko eta galdera batzuei erantzuteko.
  •  Teoria pixkat eman dugu eta honi buruzko galdera batzuk erantzun.
  • Googleen kontua zabaldu eta  blog berri eraiki dugu
  • Blogari izena jarri eta diseinatzen ikasi dugu.

ONGI ETORRI!

Kaixo guztioi!

Hona hemen nire blogaren lehenengo sarrera.

Ondo izan!