miércoles, 8 de enero de 2014

AZKENEKO HAUSNARKETA

Kaixo!

Gaur azkeneko sarrera idaztea aukeratu dut. Bertan, ikasgaiarekiko irirtzia emango dizuet, zer ikasi dudan, nola sentitu naizen...

Hasteko, esango nuke hasiera batean galduta nengoela, ez nekielako zein zen ikasgai honen helburu nagusia. Hala ere, eta klasean pasatzen ziren ahala erosoago sentitzen nintzan, proiektua egiterakoan gogotsuago nengoen, edota blog hau egiterako orduan interesa piztu egin zitzaidan. Gauza asko ikasi ditudala argi daukat, esaterako proiektuaren arazoari aurre egiten eta irtenbidea topatzen, bloga egiten eta barruko atalak sortzen...

Taldeko giroari buruz, esango nuke oso ona izan dela. Bakoitzan bere lana bete duelako eta laguntza behar izan dugun momentuetan jaso dugu. Klaseko giroari erreparatuz, nahiko giro egokia izan da. Gelakideen arteko harremana ona da eta guztiok laguntzeko prest gaudela argi dago.

Hau guztia esan eta gero, zuei, nire blogzaleei eskerrak eman behar dizkizuet. Zuen arretagatik eta interesagatik.

Eskerrikasko eta agur bero bat!


No hay comentarios:

Publicar un comentario